OE, OA MUNDU GARBI BAT!
Gaur harrituta geratu gara, gure gela zakarraz beteta aurkitu dugu eta gu ez gara izan! Nahiko garbiak gara!
Baina oso azkarrak garenez…eta pixka bat birziklatzen dakigunez…batuko dugu!
3 urtekoei papera jasotzen utziko diegu eta guk plastikoa birziklatuko dugu.
Konturatu gara kalean beste kontenedore batzuk daudela, orduan gaur, ze kontenedore motak dauden ikasiko dugu.
Eta hobeto barneratzeko, guztion artean gure kontenedoreak sortu ditugu eta gelan jarri ditugu.
Primeran atera zaizkigu ezta??
Eguna bukatzeko ipuin interesgarri bat entzun dugu: “Koloretako munstroa”!
Eta bakoitzak sentimenduz bere munstroa apaindu du.
Gure gela txukun dago, orain begiratu behar dugu nola dagoen gure eskola…aurkitu duguna ez zaigu gustatu beraz… berriro batzera!
Munduan zaborra gehiegi sortzen dela ikusi dugu eta zer egin hainbeste zakarrekin?
BA BERRIRO ERABILI!!!
Eta andereño berezi batzuk izan ditugu:
GURE AMAK!!! MILA ESKER!!!
Musika tresnak eta jolasak asmatu ditugu eta ospatzeko kontzertu bat egin dugu!!!
Hauek dira gure marakak!!!
Gaur mozorro bat prestatu behar dugu azken egunean erabiltzeko, dotore-dotore joango gara!
Langileak gara eta gainera birziklatzen dugu.
Marrazkiak margoztu eta gero kartoia pintatuko dugu apaintzeko.
Eguna bukatzeko erlaxatu behar dugu, egun gogor bat izan dugu.
Ostiral honetarako zerbait zoragarria prestatu dugu eta horretarako pegatinak behar ditugu.
Goazen prestatzera!!
……………….
SORPRESA!!!
Beitu zer aurkitu dugun. Gure 4 urteko klaseetan txori bat sartu da eta opari hauek utzi dizkigu.
Ze txori mota izango dira? Nondik etorri dira? Zergatik utzi dituzte gure eskolan?
…….Burua martxan jarri dugu…..
Eta hau guztia ikertzeko detektibeak bihurtu gara.
Pista batzuk lortu ditugu, lagunduko diguzue misterio honekin?:
- Santurtzikoa da.
- Sardinak jaten ditu.
- Eta Mentxu du izena.
Eta egun batean, arrautza apurtu zen…..
Begiratu genuen, kabia ikustatu genuen…
Baina barruan….. ez genuen ezer aurkitu.
Orduan, klasetik bilatzen hasi ginen.
Eta sardinaz egindako bide bat aurkitu genuen.
Bat-batean… klaseko batek zerbait ikusi zuen!!!!
Arrautzatik kaio bat atera da. Santurtziko MENTXU da! Segurazki gose da, beraz, sardinak emango dizkiogu.
Ongi etorri MENTXU! Ze pozik gauden!
Gaur Santurtzira joatea erabaki dugu. Han, herria nolakoa den eta zelan zen aintzinako bizimodua ikasiko dugu.
Santurtziko kaiara heldu ahala arrainzaltzaile batekin topatu gara. Aurkitu dugu gaurko sardinera bat.
Galdetu diogu nola arrapatzen diren arrainak eta berak kontatu digu arrantza eginez eta sareak behar dituztela, baina arrantzaleek egin behar dute!. Orduan sareak ikustera joan gara. Ene! ze handiak diren!
Sare hauek, eskuz ezin dira eraman….non eramaten dituzte arrantzaleek? Ai noski! Itsasontzian, horrela itsasora joaten dira arrantza egiteko!
Etorri baino lehen, Karmengo Ama Birjina itsasoko zaindaria dela ikasi genuen. Hor zegoen gure zain eta gu zaintzeko.
Eta gehiago ikasteko Santurtzi Itsasoa Museora joan ginen.
Museoan sardinazaltzaileen eta arrantzaleen bizimodua ikusi genuen eta baita erabiltzen dituzten tresnak ere.
Historia ikasi eta gero, benetako itsasontzi bat bisitatzera goaz. Irrikitan gaude!
Han Aritz zegoen gure zain. Itsasontzi bat nolakoa den eta nolakoa zen bizitza itsasontzi batean kontatu zigun. Zein gogorra zen arrantale baten bizitza!
Eta itsasoari begira amets egin genuen…
Laster gure ametsa egia bihurtuko da.
Eta gure ametsa egia bihurtu da!Gaur sardinen bila joango gara!
Sardinerak eta arrantzaleak gara eta sardinak behar ditugu baina itsasoa hurbil ez dagoenez arraindegi batera joatea erabaki dugu.
Han erakutsi ziguten nola garbitzen diren arrainak gero hobeto jateko.
Eta ezagutu genuen zenbat itsas animaliak dauden arraindegi batean. Aho bete hortz geratu ginen!
Azkenean lortu genuen! Sardinak gure saski barruan zeuden…
eta ordaintzeko abesti ezagun bat abestu genuen.
Bukatzeko klasera itzuli ginen…orain sukaldatzen eta jaten tokatzen da. Zelako gogoak ditugun!!!
………………..
Eta bukatzeko, eskulan polit bat egin dugu gure garbitzeko tresnak beti bistan izateko. Además de limpios somos trabajadores.
Gure 4 urteko ikasleak gorputz-garbiketa ikasten ari dira. Hona hemen aste honetan ikasi duguna.
- OLERKIA
- IPUINA
- ABESTIA
………………..2015/2016 KURTSOA………………..
Gure 4 urteko ikasleak pirateen bizimodua ikasten ari dira/ Nuestros alumnos de 4 años estan aprendiendo la forma de vida de los piratas.
Pirata bat naiz!!!!!
…..eta pirata onak bihurtu eta gero badakigu mapak irakurtzen eta altxorrak aurkitzen. / …..y despues de convertirnos en piratas buenos, ya sabemos leer mapas y encontrar tesoros.
“Al pirata Hankapalo le han secuestrado unos corsarios y nos ha pedido nuestra ayuda para rescatarlo. Andereñoen laguntzaz, pirateen bizimoduaren buruzko gauzak ikusiko ditugu eta horrela Hankapalo erreskatatzeko pistak lortuko ditugu. Qué divertido!! Primeran pasatuko dugu!!”
Azkenean altzorra lortu dugu!! Beti gure kanta abeztuz…./ Finalmente hemos conseguido el tesoro!! Siempre cantando nuestra cancion.
La andereño nos enseña eta guk berehala ikasten dugu. Begira zelako ipuin polita egin dugun denon artean!!!!